settings icon
share icon
Galdera

Zein da Jesus zure salbatzaile pertsonal moduan onartzearen esanahia?

Erantzuna


Inoiz onartu al duzu Jesukristo zure salbatzaile pertsonal moduan? Erantzun aurretik, utzi iezadazu galdera argitzen. Hau ulergarriagoa egiteko, lehenengo “Jesukristo”, “pertsonala” eta “Salbatzaile” hitzak azaltzea beharrezkoa da.

Zein da Jesukristo? Jende askok Jesukristo gizon ontzat, maisu handitzat edo Jainkoaren profetatzat dauka. Jesusi buruzko gauza guzti hauek egia izanda ere, ez dute benetan nolakoa den zehazten. Bibliak, Jesus Jainko haragizkoa dela esaten digu; Jainkoa gizaki bihurtu zen (ikusi Joan 1:1,14). Jainkoa lurrera etorri zen guri irakastera, gu zuzentzera, sendatzera, barkatzera – eta gugatik hil zen! Jesukristo Jainkoa da, Sortzailea da, Jaun gorena da. Deskribatu dugun “Jesus hau” onartzen al duzu?

Zer da salbatzaile bat eta zergatik behar dugu guk? Bibliak, denok egin dugula bekatu esaten digu, denok egin ditugu gaiztakeriak (Erromatarrei 3:10-18). Gure bekatuen ondorioz, Jainkoaren haserrea eta gaitzespena merezi dugu. Jainko amaigabe eta betierekoaren aurka egindako bekatuen zilegizko zigor bakarra, betiereko zigorra da (Erromatarrei 6:23; Apokalipsia 20:11-15). Horregatik behar dugu salbatzaile bat!

Jesukristo, lurrera etorri eta gure ordez hil zen. Jesusen heriotza, haragizko Jainkoarena, gure bekatuen ordainketa amaigabea izan zen (2 Korintiarrei 5:21). Jesus gure bekatuengatik zigorra ordaintzako hil zen (Erromatarrei 5:8). Jesusek ordaindu zituen gureak zirenak, guk ordaindu beharrik ez izateko. Haren heriotza gure zigorrak ordaintzeko nahikoa izan zen, Jesusen berpizkundeak frogatzen du hau. Horregatik da Jesus Salbatzaile bakarra (Joan 14:6; Eginak 4:12)! Jesus zure Salbatzailea dela sinesten ari al zara?

Jesus zure Salbatzaile "pertsonala" al da? Jende askorentzat Kristautasunak elizara joatean, elizkizunak ospatzean, eta zenbait bekatu ekiditzean datza. Hori ez da Kristautasuna. Benetazko Kristautasunak Jesukristorekin harreman pertsonala edukitzean datza. Jesus zure salbatzaile pertsonala dela onartzea, zure fedearen bidez Harengan sinestea da. Gainontzeko jendeak duen fedeak ez du inor salbatzen. Inor ez da salbatzen zenbait ekintza burutzeagatik. Salbazioa lortzeko bide bakarra Jesukristo gure Salbatzailea bezala onartzea da, gure bekatuak ordaintzeko hil zela onartuz, eta Haren Berpizkundea betiereko bizitzaren bermea dela onartuz (Joan 3:16). Jesus pertsonalki zure Salbatzailea al da?

Jesus zure salbatzaile pertsonal moduan onartu nahi baduzu, esan Jainkoari honako hitzak. Gogoratu otoitz hau edo beste edozein otoitz errezatzeak ez zaituela salbatuko. Otoitz hau Jainkoari zure fedea adierazteko eta salbazioa eskaintzeagatik eskertzeko bakarrik da. "Jainkoa, badakit zure aurka bekatu egin dudala eta zigorra merezi dudala. Baina Jesukristok nik merezitako zigorra bereganatu zuen, fedearen bitartez ni barkatua izan nadin. Nire bekatutik aldendu eta zure salbabidea jarraituko dut. Jesus nire salbatzaile pertsonal moduan onartzen dut! Eskerrik asko zure grazia zoragarria eta errukitsuagatik - betiereko bizitzaren eskaintza! Amen!"

Hemen irakurritakoak bultzaturik Kristoren aldeko erabakirik hartu al duzu? Horrela bada, mesedez klikatu ezazu “Nik Kristo onartu dut gaur” dioen beheko botoia.

English



Itzuli euskarazko orri nagusira

Zein da Jesus zure salbatzaile pertsonal moduan onartzearen esanahia?
© Copyright Got Questions Ministries