settings icon
share icon
Galdera

Zein da salbaziorako plana?

Erantzuna


Gose al zara? Ez fisikoki gose, bizitzan zerbait gehiago irensteko gose baizik. Ba al duzu zure baitan inoiz asetzen ez den zerbait? Hala bada, Jesus da bidea! Jesusek dio: “Ni naiz bizitzaren ogia. Nigana datorrena inoiz ez da gose izango, ez eta nigan sinesten duena egarri izango ere” (Joan 6:35).

Nahasturik al zaude? Bizitzan behar duzun bakea edo dituzun helburuak inoiz lortzen ez dituzula iruditzen al zaizu? Norbaitek argiak itzali balitu eta berriz pizten asmatuko ez bazenu bezala sentitzen al zara? Hala bada, Jesus da bidea! Jesusek dio: "Ni naiz munduaren argia. Ni jarraitzen nauenak bizitzaren argia izango du eta ez da inoiz iluntasunean eroriko” (Joan 8:12).

Bizitzak kanpoan uzten bazindu bezala sentitzen al zara? Ate batetik bestera ibili al zara, hauen atzean dagoena zentzugabekeria eta ezereza besterik ez dela ikusteko? Bizitza beteago batera sarrera bilatzen ari al zara? Hala bada, Jesus da bidea! Jesusek dio: "Ni naiz atea. Nire bitartez bertatik pasatzen direnak salbu izango dira. Barnera sartu eta kanpora irtengo dira, behar duten larrea topatuz" (Joan 10:9).

Ingurukoek behin eta berriz huts egiten al dizute? Zure harremanak azalekoak eta hutsak izan al dira beti? Denak zutaz probetxu atera nahian dabiltzala al dirudi? Hala bada, Jesus da bidea! Jesusek dio: "Ni naiz artzain ona. Artzain onak bere ardiengatik bizia ematen du… Ni naiz artzain ona; nik nire ardiak ezagutzen ditut eta nire ardiek ni ezagutzen naute" (Joan 10:11, 14).

Bizitza honen ondoren egon daitekeenak arduratu egiten al zaitu? Nazkaturik al zaude zure bizitza gauza ustel eta lizunei eskaintzeaz? Batzutan bizitzaren zentzuari buruzko zalantzak al dituzu? Bizitzak zentzurik ez duela pentsatzera iritisi al zara? Hil ondoren bizitzen jarraitu nahi al duzu? Hala bada, Jesus da bidea! Jesusek dio: "Ni naiz berpizkundea eta bizia. Nigan sinesten duena bizi egingo da hil ondoren ere; nigan bizi eta sinesten duena ez da inoiz hilko” (Joan 11:25-26).

Zer da bidea? Zer da egia? Zer da bizitza? Jesusek dio: "Ni naiz bidea, egia eta bizitza. Inor ez da Aitarengana iritsiko nire bitartez ez bada " (Joan 14:6).

Sentitzen duzun gose hori espirituaren gosea da, eta Jesusen bitartez ase liteke soilik. Jesus da iluntasuna argitu dezaken bakarra. Jesus da bizitza betegarri batera garamatzan atea. Jesus da bila zabiltzan lagun eta artzain hori. Jesus da bizitza – mundu hontan eta hurrengo munduan. Jesus da salbaizorako bidea!

Gose izatearen arrazoia, iluntasunean galtzearen arrazoia, bizitzaren funtsa ez topatzearen arrazoia, Jainkoarengandik bananduta egotea da. Bibliak, denok bekatu egin dugula eta ondorioz Jainkoarengandik bananduta gaudela dio. (Eklesiaitak 7:20; Erromatarrei 3:23). Bihotzean entzuten duzun hori Jainkoaren ahotsa da, zure bizitzaz arduratuz. Gu Jainkoarekin harremanetan egoteko sortuak gara. Gure bekatuengatik, harreman hau hoztu egin da. Okerrago, gure bekatuek Jainkoarengandik aldendu gaituzte betiererako, hots, bizitza hau eta hurrengo bizitzarako (Erromatarrei 6:23; Joan 3:36).

Nola konpondu genezake arazo hau? Jesus da bidea! Jesusek gure bekatuak beregain hartu zituen (2 Korintiarrei 5:21). Jesus gure ordez hil zen (Erromatarrei 5:8), guk merezi genuen zigorra pairatuz. Hiru egun beranduago, Jesus heriotzetik piztu zen, bekatua eta heriotzaren gaineko garaipena frogatuz (Erromatarrei 6:4-5). Zergatik egin zuen hau? Jesusek berak erantzuten du galdera hau, "Maitasun gorena hau besterik ez da; Jesusek bere bizitza bere lagunengatik bertan behera utzi zuela" (Joan 15:13). Jesus, gu bizirik jarraitzeko hil zen. Gure fedea Jesusengan jarriz gero, Haren heriotza gure bekatuen ordaina dela sinetsiz – gure bekatu guztiak garbitu eta barkatuko zaizikigu. Eta orduan, gure gose espirituala asetuko dugu. Argiak berriz piztuko zaizkigu. Bizitza bete batera sartzeko atea zabalduko zaigu. Orduan, gure lagun hoberena eta artzain ona ezagutuko dugu. Hil ondoren bizitza berri bat edukiko dugula jakingo dugu – zeruan Jainkoaren ondoan betiereko bizitza berpiztua!

"Hainbeste maite du Jainkoak mundua, beregan sinesten dutenak inoiz ez daitezen hil eta betiereko bizitza eduki dezaten bere seme bakarra sakrifikatu duela" (Joan 3:16).

Hemen irakurritakoak bultzaturik Kristoren aldeko erabakirik hartu al duzu? Horrela bada, mesedez klikatu ezazu “Nik Kristo onartu dut gaur” dioen beheko botoia.

English



Itzuli euskarazko orri nagusira

Zein da salbaziorako plana?
© Copyright Got Questions Ministries