Galdera
Nola jaso dezaket Jainkoaren Barkamena?
Erantzuna
13:38 pasarteak dioenez, “Hortaz, anaiok, Jesusen bitartez bekatuen barkamena zuentzat aldarrikatu dela jakinarazi nahi dizuet.”
Zer da barkamena eta zergatik behar dut nik hau?
“Barkamena” hitzaren esanahia kontuak garbi mantentzea da, barkatzea, zorrak bertan behera uztea. Norbaiti kalte egiten diogunean barkamena bilatzen dugu harekin harremana mantentzeko helburuarekin. Barkamena ez dago ziurtatua, pertsona bekatariak barkamen hori merezi behar baitu horretarako. Eta inork ez du merezi berez barkatua izatea. Barkamena, maitasun, erruki eta graziazko ekintza bat da. Barkamenak bestearen aurka haren bekatuak ez erabiltzearen erabakia hartzean datza, pertsona horrek zuri egindakoaren gainetik.
Bibliak gu guztiok Jainkoaren barkamenaren beharra dugula esaten digu. Guztiok egin dugu bekatu. Eklesiastikoei 7:20–k aldarrikatzen du: “Ez dago munduan gizon guztiz zuzenik, inoiz bekatu egin ez duenik.” 1 Joan 1:8–k dio, “Bekaturik egin ez dugula aldarrikatzen badugu, gure burua engainatzen ari gara eta egia ez dago gugan.” Bekatu oro azken finean Jainkoaren aurkako jazarraldi bat da (Salmoak 51:4). Ondorioz, guk Jainkoaren barkamena behar dugu etsi-etsian. Gure bekatua barkatzen ez bada, behin-betiko pairatuko ditugu gure bekatuaren ondorioak (Mateo 25:46; Joan 3:36).
Barkamena – Nola lortu dezaket?
Esker onez, Jainkoa maitagarria eta errukiorra da – eta gure bekatuak barkatzeko irrikitan dago! 2 Pedro 3:9-k zera dio: “…Jainkoa pazientzia handikoa da, ez du nahi inor galtzerik, denak bekatuez damutzea baizik.” Jainkoak barkatu nahi gaitu, horregatik hornitu gaitu barkamenaz.
Bekatuaren zilegizko zigor bakarra heriotza da. Erromatarrei 6:23-k lehenengo erdiak jakinarazten duenez, “Bekatuaren ordaina heriotza denez…” “Betiereko heriotza da gure bekatuengatik irabazten duguna. Jainkoa, bere egitasmo perfektuan, gizaki bilakatu zen – Jesukristo” (Joan 1:1,14). Jesus gurutzean hil zen, guk merezi genuen zigorra bereganatuz – heriotza. 2 Korintiarrei 5:21–k erakusten digu: “Jainkoak Jesus bekatugabea gure bekatuen arduradun egin zuen, eta honen bidez Jainkoaren zintzotasunera hurbildu gaitezke.” Jesus gurutzean hil zen, guk merezi genuen zigorra bereganatuz! Jainkoaren bidez, Jesusen heriotzak munduko bekatu guztien barkamena ekarri digu. 1 Joan 2:2-k aldarrikatzen duenez, “Gugatik ordaindu zituen Hark gure bekatuak, eta ez soilik gure bekatuak, mundu guztiko bekatuak baizik.” Jesus heriotzetik berpiztu zen, bekatuaren eta heriotzaren gaineko garaipena egiaztatuz (1 Korintiarrei 15:1-28). Goretsi Jainkoa, Jesukristoren heriotza eta berpizkundearen bitartez, Erromatarrei 6:23-k bigarren erdian esaten duena egia baita, “…Baina Jainkoaren eskaintza betiereko bizitza da, Jesukristo gure Jaunaren bitartez”.
Zure bekatuak barkatuak izatea nahi al duzu? Aurrera jarraitzen uzten ez dizun etengabeko errudun-sentimendua al daukazu? Zure bekatuen barkamena eskuragarri duzu zure fedea Jesukristo salbatzailearengan jartzen baduzu. Efesiarrei 1:7-k dioenez, “Harengan eta Haren odolaren bitartez guk salbazioa daukagu, bekatuen barkamena, Jainkoaren grazia aberatsarekin batera”. Jesusek gure bekatuak ordaindu zituen, gu barkatuak izan gintezen. Egin behar duzun gauza bakarra Jainkoari Jesusen bidez barkatu diezazun eskatzea da, Jesus zure barkamena lortzeko hil zela sinestuz – eta Hark barkatuko zaitu! Joan 3:16-17-k mezu zoragarria gordetzen du, “Hainbeste maite du Jainkoak mundua, Harengan sinesten dutenak inoiz ez daitezen hil eta betiereko bizitza eduki dezaten bere seme bakarra sakrifikatu duela. Jainkoak ez zuen Semea hona bidali Mundua gaitzesteko, Haren bidez mundua salbatzeko baizik.”
Barkamena – benetan hain erraza al da?
Bai, hain erraza da! Jainkoaren barkamena lortu dezakezu. Ezin da jainkoaren barkamena erosi. Hau fedearen bidez jasoa izan liteke soilik, Jainkoaren grazia eta errukiaren bidez. Jesukristo zure Salbatzaile moduan onartu eta Jainkoaren barkamena lortu nahi baduzu, hemen duzu otoitz hau. Otoitz hau edo beste edozein otoitz errezatzeak ez zaitu salbatuko. Otoitz hau Jainkoari zure fedea adierazteko eta barkamena eskaintzeagatik eskertzeko bakarrik da. "Jainkoa, badakit zure aurka bekatu egin dudala eta zigorra merezi dudala. Baina Jesukristok nik merezitako zigorra bereganatu zuen, fedearen bitartez ni barkatua izan nadin. Nire bekatutik aldendu eta zure salbabideataz fidatuko naiz. Eskerrik asko zure grazia zoragarria eta errukitsuagatik - betiereko bizitzaren eskaintza! Amen!"
Hemen irakurritakoak bultzaturik Kristoren aldeko erabakirik hartu al duzu? Horrela bada, mesedez klikatu ezazu “Nik Kristo onartu dut gaur” dioen beheko botoia.
English
Nola jaso dezaket Jainkoaren Barkamena?