settings icon
share icon
Galdera

Ba al dago Jainkorik? Ba al dago Jainkoa badagoela adierzten duen frogarik?

Erantzuna


Ba al dago Jainkorik? Interesgarria da eztabaida honi zenbat arreta eskaintzen zaion ikustea. Azken azterketen arabera, mundu mailan, %90-etik gorakoa da Jainkoa edo goiko botereren bat badagoela sinesten duen jende kopurua. Areago, Jainkoak existitzen duela sinesten duten horien ardurak frogatzen du nolabait Jainkoa benetan badagoela. Nire ustez ordea, honek alderantziz izan beharko luke.

Izan ere, Jainkoaren existentzia ezin da frogatu edo gezurtatu. Bibliak zera esaten digu, guk fedez onartu behar dugula Jainkoa badagoela, “Eta federik gabe ezinezkoa da Jainkoa pozik edukitzea, Harengandik datorren edonork sinetsi beharko lukelako Jainkoa egon badagoela, eta Jainkoak, Bera bilatzen duten horiek saritzen dituelako.” (Hebrearrei 11:6). Jainkoak, hain desiratua izanik, munduaren aurrean azaldu eta bere existentzia froga zezakeen sinpleki. Baina hori egingo balu, ez legoke fedearen beharrik. "Orduan Jesusek esan zion, ‘Zuk, ikusi nauzulako sinetsi duzu, bedeinkatuak ikusi gabe ere sinetsi duten horiek’” (Joan 20:29).

Honek ez du esan nahi, hala ere, Jainkoa badagoela frogatzen duen adierazpenik ez dagoenik. Bibliak zera dio, “Zeruak Jainkoaren aintza aitortzen du; ortziek Haren eskuen lana aldarrikatzen dute. Egunez egun, mintzamena zabaldu zuten piskanaka; gauez gau jakituria banatu zuten. Ez dago euren ahotsa entzuten ez duen mintzo edo hizkuntzarik. Ahots hau mundu osoan zehar zabaldu da, eta hitzak, munduaren azken muturretaraino hedatu.” (Salmoa 19:1-4). Izarretara begiratuz, unibertsoaren amaigabetasuna ulertuz, naturaren mirariak behatuz, ilunsentiaren edertasuna ikusiz – gauza guzti hauen bidez Jainko Sortzailea adierazten dugu. Hau nahikoa ez balitz, gure bihotzetan ere Jainkoaren frogak daude. Eklesiastikoei 3:11-k zera esaten digu, “…Jainkoak gizakien bihotzetan betierekotasuna ere jarri zuen…” Gure izakeraren barrenetan badugu zerbait, bizitzaren bestaldean eta munduaren bestaldean zer edo zer badagoela esaten diguna. Intelektualki jakituria honi uko egin diezaiokegu, baina gugan eta gure bitartez Jainkoaren presentziak oraindik hor darrai. Guzti honetaz gain, Bibliak ohartu egiten gaitu; oraindik ere Jainkoaren existentziari uko egingo dioenik badagoela esanaz, “Ergelek euren bihotzetan esango dute, ‘Ez dago Jainkorik’.’” (Salmoa 14:1). Historian zehar, kultura guztietan, zibilizazio guztietan, lurralde guztietan, gizakion %98-ak Jainkoren bat badagoela sinesten du – sinesmen hau sortzen duen zerbaitek (edo norbaitek) egon behar du beraz.

Jainkoa badagoela baieztatzen duten bibliako argudioez gain, arrazoian oinarrituriko argudioak ere badaude. Lehenik argudio ontologikoa dago. Argudio ontologikoaren forma ezagunenak, Jainkoaren ideia bera erabiltzen du Haren existentzia frogatzeko. Hasteko, Jainkoaren definizio hontan oinarritzen da: “Sortu liteken izakirik handiena da.” Ondoren argudiatzen da izatea, ez izatea baino handiagoa dela, eta irudikatu dezakegun izaki handienak existitu behar duela beraz. Jainkorik ez badago, orduan Jainkoak ezingo luke izan sortu daiteken izakirik handiena – baina hau Jainkoaren definizioa beraren kontraesana litzateke.

Bigarrena argudio teleologikoa da. Argudio teleologikoak, unibertsoa era miresgarri hontan diseinatu zenez, goiko diseinatzaile batek egina behar duela izan dio. Adibidez, lurra eguzkitik ehundaka kilometro hurbilago edo urrunago balego, bertan duen bizitza ezingo luke mantendu. Gure atmosferako elementuak apur bat desberdinak balira, lurreko bizi guztia hilko lizateke. Proteina molekula bakan bat kasualitatez eratzeko aukera probabilitatea 10243-tik (hamar 243 zeroz jarraitua) 1-ekoa da. Zelula bakoitza milioika proteina molekulaz sorturik dago.

Jainkoaren existentzia frogatzen duen hirugarren argudio logikoa argudio kosmologikoa da. Ondorio bakoitzak badu bere zergatia, jatorria. Eginak egilea du lehen. Unibertsoa eta bertan dagoen guztia ondorio bat da, egina. Guzti hau egin duen egileren batek egon behar du beraz. Azken batean, “egilerik gabeko” zerbaitek egon behar izan du ezerezetik gauzak “egiteko”. “Egilerik gabeko zerbait” hori Jainkoa da.

Laugarren argudioa argudio morala bezala ezagutzen da. Historian zehar kultura guztiek lege moduren bat izan dute. Guztiok daukagu zer den ona eta zer txarra esaten digun zentzua. Hilketa, gezurra, lapurreta eta moraltasun falta unibertsalki baztertzen diren jokaerak dira. Nondik datorkigu zuzena eta okerraren zentzu hau, Jainko gorenetik ez bada?

Hala eta guztiz ere, Bibliak zera dio, jendeak Jainkoaren ezaguera argi eta ukaezina baztertuko duela, eta horren ordez gezur bat sinetsiko duela. Erromatarrei 1:25–k dioenez, “Jainkoaren egia gezur bategatik trukatuko dute, eta sorturiko gauzak gurtu eta mirestuko dituzte sortzailea gurtu beharrean – zeina amaigabeki goretsia den. Amen.” Bibliak jendeak ez duela aitzakiarik Jainkoarengan ez sinesteko dio baita, “Munduaren sorreraren bidez Jainkoaren ezaugarri ikustezin guztiak – bere betiereko boterea eta natura bedeinkatua – argiki ikusgarriak egin baitira, sortu denaren bidez ulergarri bihurtuz, eta ondorioz gizakiek ez dute aitzakiarik” (Erromatarrei 1:20).

Jendeak dio ezin duela Jainkoan sinetsi “ez delako zientifikoa” edo “frogarik ez dagoelako.” Benetako arrazoia ordea, Jainkoa badagoela onartu ezkero, Haren aurrean bekatuen arduradun bakar bihurtzea eta Haren barkamena behar izatea da (Erromatarrei 3:23; 6:23). Jainkoa baldin badago, Haren aurrean gure ekintzen erantzuleak gara. Jainkorik ez badago ordea, nahi duguna egin dezakegu ardurarik gabe. Nire ustetan, hau da eboluzioaren ideia gure gizarteari hain atxikia egotearen arrazoia – jendeari Jainko Sortzailearen ordezko alternatiba bat ematea. Jainkoa egon badago eta azken finean denok dakigu badagoela. Eta Haren existentzia ukatzeko zenbaitek indarkeriaz eginiko saioak, Jainkoaren benetako existentzia frogatu besterik ez dute egiten.

Jainkoa badagoela frogatzeko azken argudio bat ikusiko dugu. Nik nola dakit Jainkoa badagoela? Badakit jainkoa badagoela nik egunero hitz egiten dudalako Harekin. Ez dut entzuten Jainkoaren erantzunik soinu moduan, baina Haren presentzia nabari dut, sentitu egiten dut Haren argia, ezagutu Haren maitasuna, eta desiratu Haren grazia. Nire bizitzan gertatu zaizkidan zenbait gauzek, ez dute beste azalpenik Jainkoaren izatea ez bada. Jainkoak miragarriki salbatu nau eta nire bizitza aldatu du, eta orain bere existentzia goratu eta aitortu dezaket soilik. Aurreko argudio guztiek ezingo dute horrelako aitormen argi eta soil bat baztertzen duen inor konbentzitu. Azkenean, Jainkoa badagoela fedez onartu behar dugu (Hebrearrei 11:6). Jainkoarengan fedea ez da iluntasunean jauzi itsu bat ematea, jadanik jendearen %90 bertan duen ondo argiztaturiko gela batean sartzeko pausua ematea baizik.

English



Itzuli euskarazko orri nagusira

Ba al dago Jainkorik? Ba al dago Jainkoa badagoela adierzten duen frogarik?
© Copyright Got Questions Ministries