Galdera
Zein da Jesukristo?
Erantzuna
Zein da Jesukristo? Jainkoak existitzen al du? galderarekin ez bezala, oso gutxi dira Jesukristok existitu al zuen galdetzen dutenak. Orokorrean, Jesus duela 2.000 urte Israelen benetan bizi izan zen gizona dela onartzen da. Eztabaida Jesusen benetako identitatea aztertzean sortzen da. Erlijio garratzitsuenek (gehiengoek behintzat) Jesus profeta, maisu ona eta gizon hobea zela irakasten dute. Baina Bibliak Jesus profeta, irakasle eta gizon soil bat baino askoz ere gehiago izan zela dio, hor dago koska.
C.S. Lewis-ek Kristautasun Hutsa liburuan honako hau idatzi zuen: "Hari (Jesukristori) buruz sarritan jendeak esaten dituen ergelkeriak eragozteko nago hemen: "Prest nago Jesus nire maisu moral handitzat hartzeko, baina ez dut onartzen Jainkoa dela aldarrikatzea.” Horrelako gauzarik ez genuke esan behar. Gizon soil batek, Jesusen hitzak esanda ere, ezingo luke hain maisu moral handia izan. Zoro bat izan zitekeen – zorotasun maila oso handia zuena – edo Infernutik zetorren Deabru berbera. Zuk egin aukera. Izan ere gizon hark, Jainkoaren semea ez bazen, ero bat edo auskalo zer okerragoa izan beharko luke… Erotzat hartu zenezake, ttu egin eta deabrua bailitzan erahil zenezake; edo Haren oinetara erori eta Jauna edo Jainkoa deitu horren ordez. Baina ez dezagun jarraitu maisu on bat izan zela dioen sinesmen txoroa. Berak aukera hau ez digu ematen. Ez zen hau izan Haren asmoa.
Beraz, zein zela zioen Jesusek? Bibliak zein zela dio? Lehenik, ikus ditzagun Jesusen hitzak Joan 10:30-an, “Ni eta Aita bat gara.” Hasera batean, ez dirudi Jainkoa dela aldarrikatzen ari denik. Hala eta guztiz ere, ikusi dezagun Juduek zein erreakzio izan zuten hitz hauen aurrean, “Ez zaitugu beste ezergatik harrikatuko, erantzun zuten Juduek, baina bai blasfemiagatik, zu bezalako gizon soil batek Jainkoa izatea aldarrikatzeagatik” (Joan 10:33). Juduek Jesusek hitz horietan Jainkoa zela zioela ulertu zuten. Jarraian datozen paragrafoetan Jesusek ez du zuzenketarik edo argipenik egiten “Nik ez dut aldarrikatu Jainkoa naizenik” hitzak esanaz adibidez. Honek adierazten duena zera da, “Ni eta Aita bat gara” hitzen bidez Jesusek benetan Jainkoa zela aldarrikatu zuela (Joan 10:30). Eta Joan 8:58 beste adibide argi bat da. Jesusek aitortu zuen, “Nik egia esan dizuet, Abraham jaio aurretik, Ni naiz!” Eta berriz, erantzun moduan, Juduek harriak altxatu zituzten Jesus harrikatzeko saiakera batean (Joan 8:59). Jesusek “Ni naiz” hontan bere identitatea aldarrikatzen du Jainkoaren izenari buruzko Itun Zaharraren errefrentzia zuzena eginaz (Irteera Liburua 3:14). Zergatik nahiko lukete Jesus harrikatu Harek ez balu Juduek blasfemiatzat hartzen zuten ezer esan, hots, Bera Jainkoa zela?
Joan 1:1-k dioenez “Hitza Jainkoa zen.” Joan 1:14-k berriz “Hitza haragi bihurtu zen” dio. Honek argi eta garbi erakusten du Jesus haragizko Jainkoa dela. Tomas Jesusengana honela zuzendu zen: “Nire Jauna eta nire Jainkoa” (Joan 20:28). Jesusek ez zituen Tomasen hitzak zuzendu. Pablo apostoluak Jesus “…gure Jainko gorena eta Salbatzailea, Jesukristo” bezala deskribatu zuen (Tito 2:13). Pedro apostoluak ere berdina esan zuen: “…Jesukristo gure Jauna eta Salbatzailea” (2 Pedro 1:1). Aita Jainkoa ere Jesusen identitatearen lekuko da eta Semeari buruz zera dio “Zure tronuak, O Jainkoa, betiereko iraupena izango du, eta zintzotasuna zure erreinuaren muina izango da”. Itun Zaharreko Kristoren iragarpenak Jesusen jainkotasuna jakinarazi zuen: “Haurra jaioko da gure artean, seme bat emango zaigu, eta bere gain hartuko du erreinua. Eta guk Kontseilari Bikaina, Jainko Indartsua, Betiereko Aita, Bakerean Printzea izendatuko dugu.”
Beraz, C.S. Lewis-ek esan zuen moduan, Jesus irakasle ona zela sinestea ez da aukera bat. Jesusek argi eta garbi aldarrikatu zuen bere Jainko izaera. Bera ez bada Jainkoa, orduan gezurti bat da, eta ondorioz ez da profeta, maisua edo gizon zintzoa. Jesusen hitzak azaltzen saiatzean, “jakintsu” berriztatzaileek “benetako Jesus historikoak” Bibliak bereganatzen dizkion gauzetatik asko ez zituela esan edo egin diote. Nor gara gu Jesusek egin edo esan zuenari buruz Jainkoaren hitza zalantzan jartzeko? Jesus baina 2.000 urte beranduago jaiotako “jakintsu” batek nola jakin dezake Hari buruzkorik garai hartako lekukoek, Jesusen jarraitzaile eta bizilagunek baino hobeto? (Joan 14:26).
Zergatik da Jesusen identitateari buruzko galdera hau hain garratzitsua? Zergatik ardura digu Jesus Jainkoa den ala ez jakiteak? Jesusen Jainkotasuna bermatzen duen arrazoi nagusia gurutzean dago. Jesus Jainkoa ez balitz, Haren heriotza ez litzateke munduko bekatu guztiak barkatzeko nahikoa izango (1 Joan 2:2). Jainkoak bakarrik ordain zezakeen horrelako bekatu amaigabe bat (Erromatarrei 5:8; 2 Korintiarrei 5:21). Jesusek, gure bekatuengatik ordaintzeko gai izan zen neurrian, Jainkoa behar du izan. Jesusek, hil ahal izateko gizakia izan behar zuen lehenik. Salbazioa Jesusenganako federen bidez bakarrik da eskuragarria! Jesusen Jainkotasuna da Bera da Salbaziorako bide bakarra aldarrikapenaren funtsa. Jesusen Jainkotasuna hau da: “Ni naiz Bidea, eta Egia, eta Bizia. Nire bitartez bakarrik elkartu zaitezkete Aitarekin” (Joan 14:6).
English
Zein da Jesukristo?