settings icon
share icon
Galdera

Betiereko Bizitza eduki?

Erantzuna


Bibliak betiereko bizitzaruntz bide argia aurkezten du. Lehenik, Jainkoaren kontra bekatu egin dugula onartu behar dugu: "Bekatu egin duten eta Jainkoaren aintza galdu duten guztientzat’ (Erromatarrei 3:23). Guztiok egin ditugu Jainkoa atsekabetu duten gauzak, zigorraren merezigarri egin gaituztenak. Azken batean gure bekatu guztiak Jainko betierekoaren kontrakoak direnez, soilik betiereko zigorra da nahiko. "Bekatuaren ordaina heriotza da, baina Jainkoaren eskaintza betiereko bizitza da, Jesukristo gure Jaunaren bitartez’ (Erromatarrei 6:23).

Hala ere, Jesukristo bekatugabekoa (1 Pedro 2:22), Jainkoaren Seme betierekoa, gizon bihurtu zen (Joan 1:1,14) eta gure zigorra ordaintzeko hil zen. "Jainkoak guganako maitasuna hontan adierazten du: gu bekatari izanda ere, Kristo gugatik hil zen" (Erromatarrei 5:8). Jesukristo gurutzean hil zen (Joan 19:31-42) guk merezi genuen zigorra bereganatuz (2 Korintiarrei 5:21). Hiru egun beranduago heriotzetik berpiztu zen (1 Korintiarrei 15:1-4), bekatuaren eta heriotzaren gaineko garaipena egiaztatuz. "Bere erruki handian bizitzaren itxaropena berpiztu digu, Jesukristoren heriotzeko berpizkundearen bitartez" (1 Pedro 1:3).

Fedearen bidez, gure bekatutik aldendu behar dugu eta Kristorengana itzuli salbamenerako. (Eginak 3:19). Gure fedea harengan jarriz gero, gure bekatuak ordaintzeko gurutzean hil zela aintzakotzat hartuz, barkatuak izango gara eta zeruan betiereko bizitza aginduko zaigu. "Hainbeste maite du Jainkoak mundua, beregan sinesten dutenak inoiz ez daitezen hil eta betiereko bizitza eduki dezaten bere seme bakarra sakrifikatu duela." (Joan 3:16). "Zure ahotik aitortzen baduzu, 'Jesus da Jauna,' eta bihotzez sinesten baduzu Jainkoak heriotzetik berpiztu zuela, salbu izango zara" (Erromatarrei 10:9). Kristoren gurutzeko ekintza onarekiko fedea da betiereko bizitzaruntz egiazko bide bakarra! "Fedearen bitartez graziaz salbatua izan zara – eta ez zure kabuz, hau Jainkoaren dohaina baita – ez eta ekintzen bidez, ez bedi inor banaloriatu" (Efesiarrei 2:8-9).

Jesukristo zure Salbatzaile moduan onartu nahi baduzu, hemen duzu otoitz erraz bat. Gogoratu, otoitz hau edo beste edozein otoitz egiteak ez zaitu salbatuko. Kristorenganako konfidantzak bakarrik salbatu zaitzake bekatutik. Otoitz hau Jainkoari zure fedea adierazteko modua da soilik, eta zuri salbabidea eskaintzearren honi eskerrak emateko. "Jainkoa, badakit zure aurka bekatu egin dudala eta zigorra merezi dudala. Baina Jesukristok nik merezitako zigorra bereganatu zuen, berekiko federen bitartez ni barkatua izan nadin. Nire bekatutik aldendu eta zure salbabideataz fidatuko naiz. Eskerrik asko zure grazia zoragarria eta errukitsuagatik - betiereko bizitzaren eskaintza! Amen!"

Hemen irakurritakoak bultzaturik Kristoren aldeko erabakirik hartu al duzu? Horrela bada, mesedez klikatu ezazu “Nik Kristo onartu dut gaur” dioen beheko botoia.

English



Itzuli euskarazko orri nagusira

Betiereko Bizitza eduki?
© Copyright Got Questions Ministries